Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oñati eta Arantzazu lotzen dituen autobusa zerbitzua martxan egongo da bihar, domekan eta astelehenean. Lehen autobusa Oñatitik irtengo da 07:30ean, eta azkena 19:30ean. Arantzazutik 08:00etan irtengo da lehena eta azkena 20:00etan. Autobusak ordu erdiko irtengo dira bi tokietatik.