2007ko abenduan sinatu zuten Arantzazun hitzarmen markoa eta orduan estatutuak eta arlo ekonomikoa zehaztu zituzten.
Hitzarmen marko hartan zehaztu zituzten baita ere erakunde bakoitzaren bete beharrak. Santutegiko gune erlijiosoak frantziskotarren ardurapean jarraituko du. Fundazioaren esku gelditu dira kultura, natura, eta zerbitzu arloen kudeaketa.
Foru Aldundiak bere gain hartuko du lehenengo lau urteetan aurrekontuak eratzeko konpromisoa eta Oñatiko Udalak fundazioaren mantenuan lagunduko du urtero diru ekarpenak eginaz.