Arantzazu erreka eta kobazuloak ibilaldian, nekazal ingurua, iturburuak, urzuloak, dolinak eta kobazuloak ikusteko aukera egongo da. Bestalde, Iturrigorriko basoan, landaretza eta fauna, ikazkinen bizimodua eta txondor plazak ikusteko aukera izango dute.
Ibilaldi gehiago abuztuan
Aste bukaerako ibilaldiez gain beste lau antolatu dituzte uztaila bukaera eta abuzturako. Hain zuzen ere, uraren ibilbidea abuztuaren 9an eta 24an egingo dituzte; mendiko larreak eta artzaintza, abuztuaren 10ean; eta Arantzazu erreka eta kobazuloak, abuztuaren 23an.
Natur ibilbide gidatuekin, batez ere, Debagoieneko turistak erakarri gura dituzte.
Arrikrutz eta erakusketa
Uztailean eta abuztuan Oñatira datozenek beste hainbat aukera dituzte turismoaz gozatzeko; besteak beste, Arrikrutz kobazuloa eta Corpus eguneko erakusketa. Uztailean eta abuztuan erakusketako bisita gidatuen ardura Turismo Bulegoak izango du. Era berean, Sancti Spiritus unibertsitatea eta Parrokiara bisita gidatuak egingo dituzte. Bestalde, Arrikrutzeko ateak zabalik egongo dira udan. Horren harira, irailera arte, 10.00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara egongo dira zabalik, martitzenetik domekara arte. Kobazulora sartuko diren azken bisitan 13:00etan eta 18:00etan egingo dituzte. Erreserbak 943 08 20 00 telefonoan hartzen dituzte.