Arantza izeneko 400 emakume batu ziren atzo Arantzazun

AstelehenekoGoienkaria 2007ko urriaren 29a

Adin guztietako eta txoko askotatik etorritako 400 emakume elkartu ziren Arantzazun atzo, Arantza, Arantzazu zein Arantxa izenekoen topaketan.

Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik, 20.000tik gora Arantza daude erroldatuta. Meza izan zuten lehenengo, eta, argazkia atera eta gero, batzuk bazkaritara joan ziren Sindika jatetxera.


Bazkaldu ondoren, dantzaldia izan zen, eta baita tonbola ere. Gainera, bazkaritan izan ziren emakume guztiek giltzatako bana jaso zuten oroigarri modura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak