Lehengo aldiz 1956eko uztailaren 15ean egin zuten topaketa, Basilika berriaren inaugurazioa aprobetxatuz, eta 400 bat elkartu ziren orduan. 1996an, bigarren aldian, 2000 bildu ziren. 2001an, 500en bat elkartu ziren Arantzazuko frantziskotarren V. mendeurrena ospatzeko, eta duela bi urte, 2005ean, 300 elkartzea lortu zuten.
Helburua, antolatzaileen hitzetan giro onean egun alaia igarotzea da, euren izenaren jatorrian dagoen amabirjiña dagoen parajeetan. Horretarako egitarau zabala prestatu dute: meza lehenego, ondoren trikitilariekin paseotxoa eta basilikako eskaileretan familia argazkia. Gero, nahi duenak bazkaria izango du Sindikan, eta bertan Arantxa nagusienari eta gazteenari opariak banatuko zaizkie, baita besta zenbaiti ere. Dantzaldiarekin emango zaio amaiera egunari.
Bazkarian izena eta kasu honetan, badaezpada ere abizena emateko egin beharrekoa, urriaren 20a baino lehen 35 euro Euskadiko Kutxako ondorengo kontu korrontean sartzea da: