Asier Agirrerendako epaileak eskatu duen inhabilitazioa gaitzesteko mozioa onatu zuten atzoko osoko bilkuran. EAJk, Alkarbidek eta Oñati Ezkerretik koalizioak alde bozkatu zuten. Alderdi popularreko zinegotziak kontra bozkatu zuen.
Hiru puntu nagusi ditu atzo onartutako mozioak. Lehen puntuan, udalak, "babes osoa agertzen dio herriaren hitzari bide ematearen akusaziopean bederatzi urteko inhabilitazio zigorrari aurre egin behar dion Aramaioko alkateari". Gainera, akusazioa eta zigor eskaera "kentzea" eskatu dute.
Bigarren puntuan salatzen dute "udal ordezkarien jarduera normala dena interes politiko jakin batzuen arabera judizializatzea" eta "herriari hitza emateagatik inhabilitazio zigorra eskatzea udalen autonomiaren kontrako erasoa" dela.
Azkenik, hirugarren puntuan diote "herriaren hitza jakin nahi izatea ezin dela delitu izan".