Amaia Txintxurreta Goienako kazetaria Cuatro telebistako "La batalla de los coros" saioan

Ubane Madera 2009ko urtarrilaren 8a

Amaia Txintxurreta oñatiarrak atzo, urtarrilaren 7an, Cuatro telebistak abian jarritako "La Batalla de los coros" saioan parte hartu du. Aipatutako saioko izenak dioen moduan, hainbat abesbatzek, bakoitzak abeslari ezagun bat gidari dutela, euren artean lehiatzen dute abesbatza onena zein den erakusten. Txintxurreta, beste hainbat euskaldunekin batera, Mikel Erentxun abeslari donostiarraren abesbatzako kide da. Lehiaketan orain arte bizitakoak kontatu dizkigu Txintxurretak jarraian entzungai duzuen elkarrizketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak