Bestalde, aste bukaerako hiru irteera egingo ditu Aloña Mendik: urtarrilaren 23tik 25era; otsailaren 20tik 22ra; eta martxoaren 20tik 22ra. Autobusak egubakoitz arratsaldean irtengo dira Oñatitik, eta domekan itzuliko dira eskiatu ondoren. Aste bukaerako egonaldia Baqueira-Bereteko Hipic hotelean egingo dute. Eski saileko arduradunek ez dituzte irteeretako prezioak finkatu, baina izenematea zabaltzen denerako zehaztuta edukiko dituzte.
Forfaitak, merkeago
Aloña Mendi eski sailekoek Pirinioetako eski estazioekin zuten hitzarmena berretsi dute. Horren harira, Aloñarekin edo euren kontura Astunera, Candanchura edo Formigalera eskiatzera doazenek forfaitak merkeago eskuratu ahalko dituzte: Astunen eta Candanchun lau euro merkeago, eta Formigalen sei euro. Forfaitak bi urteko balioa dute eta Oñatiko Mendizabal kirolak dendan eros daitezke.