Aloñako Igoerako izenematea zapatuan zabalduko dute

Mireia Bikuña 2009ko mar. 25a, 12:19
Parte-hartzaileek bi bide dituzte izena emateko: alde batetik, Oñatiko Turismo Bulegora dei dezakete (943 78 34 53), astelehenetik egubakoitzera 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era; zapatuetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era; eta domekatan 10:00etatik 14:00etara. Beste alde batetik, www.aloina.net webgunean eman dezakete izena. Epea apirilaren 18an itxiko dute.

Mendiko federatu txartela dutenek 15 euro ordainduko dituzte, eta federatu txartela ez dutenek 20 euro. Euskadiko Kutxako eta Kutxako kontu korronteetan dirua sartzerakoan korrikalariaren izena jartzea ezinbestekoa dute, dortsala jasotzeko orduan arazorik izan ez dezaten.
Igoeran parte hartzeko 18 urte beteta izatea ezinbestekoa da, baina ez da derrigorrezkoa mendiko federatu txartela edukitzea. Igoerako antolatzaileek gehienez 300 korrikalari onartuko dituzte apirilaren 26ko proban.
Lasterketa bukatu ondoren, korrikalariek dutxatzeko aukera izango dute kiroldegiko aldagelatan. Helmugako kontrola 13:30ean itxiko dute eta ondoren egingo dute sari banaketa ekitaldia plazan.

Aldaketa barik

Aloñako Igoerak ez du berrikuntzarik. 15,5 kilometroko luzera du, eta horietatik hiru kilometro asfalto gainean egingo dituzte korrikalariek. Lasterketak 2.200 metroko desnibela du, eta ibilbidean denborak kontrolatzeko hiru gune jarriko dituzte; hain zuzen, Urtiagainen, Belarren eta Aloñan. Azken denbora plazako helmugan hartuko dute. Bestalde, hainbat gune jarriko dituzte jatekoarekin eta edatekoarekin: Urtiagainen edariak jarriko dituzte, Belarren edariak eta janaria, Aloñan edaria eta helmugan, edaria eta janaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak