Aloñako eta Realeko beteranoen norgehiagoka Agirreren omenez

Mireia Bikuña 2010ko mai. 21a, 12:13
Aloña Mendi elkarteko futbol sailak partidu berezia antolatu du ekainaren 12rako, 17:00etan; hain zuzen ere, iazko ekainean hil zen Jose Luis Agirreren omenezko norgehiagoka. Egun berezia izateko, jokalari bereziak gonbidatu dituzte: Aloña Mendiko eta Realeko jokalari beteranoak. Unerik hunkigarriena, partidua hasi aurretik biziko dute. Jose Luis Agirreren alargunari eta semeei oparia eta lore-sorta emango diete futbolaren alde egindako lana eskertuz.

Entrenamenduak egiten

Aloñako beteranoen arduradunak Fernando Azpiazu eta Jabi Agirre dira, eta 22 jokalari aukeratu dituzte (ikus ondoko taula). Horietako jokalari batzuek Aloña hirugarren mailara igo zuten, eta beste askok, Erregional Preferentean eta beste maila batzuetan jokatu dute.
Guztiek itxura ona eman gura dute ekainaren 12an, eta dagoeneko hasi dira entrenamenduak egiten: astelehenetan elkartzen dira Azkoagainen 19:00etatik 20:00etara. "Omenezko partidua jokatu dugun gehienok beteranuen txapelketan dihardugu, eta fisikoki nahiko ondo gaude. Dena den, entrenamenduak egiten hasi gara, Realeko jokalariak gorputzez ondo daude-eta", esan digu omenaldian parte hartuko duen Imanol Oleagak.

"Merezitako omenaldia"

Gainera, Agirreren omenezko partidua jokatzeko deia jaso zuenean asko poztu zela esan digu: "Gustura hartu nuen gonbidapena. Alde batetik, futbolean jokatzea atsegin dudalako; eta beste alde batetik, talde kide izandakoekin elkartzeko aukera nuelako. Baina, bereziki, Jose Luisen omenezko partidu zelako. Jose Luis aita bat izan da guztiondako, eta norbaitek omenaldia merezi badu, duda barik, bera da".

Realeko jokalariak

Realako jokalariei dagokionez, oraindik ez dute zehaztu nortzuk etorriko diren. "Realeko beteranoak Indoor txapelketan dihardute buru-belarri, eta azken astera arte ez dugu ezagutuko Oñatira etorriko diren jokalarien izenak", esan digu futbol saileko presidente Jabi Azpiazuk. Dena den, Indoor txapelketan jokatzen dutenetako batzuk dira Bittor Alkiza, Imanol Idiakez, Meho Kodro eta Tayfun Korkut.

Aloñako jokalariak

> Asier Guridi   

> Aitor Zubia   

> Jon Pildain

> Josu Goitia

> Arkaitz Sasiain

> Oier Palacin

> Roberto Ferreiro

> Joseba Agirre

> Asier Biain

> Bittor Uriarte

> Nazario Gordoa

> Maximo Gartzia

> Carlos Gonzalez

> Iñaki Guridi

> Jokin Garai

> Ernesto Elortza

> Imanol Oleaga

> Xabi Camino

> Roman Agirre

> Ernesto Agirre

> Joseba Albizu

> Jabi Mateos

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak