Aloñak eta Mondrak derbia jokatuko dute domekan

Xabier Urtzelai 2009ko ots. 6a, 20:02
Oñatiko taldeak Tolosan galdutako lidergoa errekuperatu gura du pattal dabilen Mondraren kontura (domeka, 16:30, Azkoagain)

xabier urtzelai > bergara
Aloña Mendi (37) eta Mondra (22) gorputzaldi erabat ezberdinean dauden bi talde dira. Jardunaldiak aurrera egin ahala geroago eta garbiago dago Mondrak denboraldi hasieran galdu zituen jokalariek (Urtzelai, Lopez, Altzola, Rueda...) gura baino hutsune handiagoa utzi dutela, eta Azkargortaren taldeak denbora beharko duela atzetik datozen gazteak kategoriara egin eta sailkapenean aurrerago ikusteko.
Aloña bestelako egoeran dago. Jokalari gazteak dituzte, bai, eta Camino moduko jokalari garrantzitsuren bat edo beste galdu dute. Baina, lehenbailehen moldatu dira Azkoagain berrira –oraindik ez dute etxean partidurik galdu–, eta aurrealdean egoteko gaitasuna dutela sinistarazita daude, zenbakiek erakusten dute-eta hori. Baina, gogoratu domekakoa derbia dela.

Aretxabaleta Irunera
Joan den astean Vaskoniari irabazita, UDAk (37) aurretik atzera dabilen Real Unionen (32) kontra jokatuko du Gal futbol zelaian, bihar arratsaldean (17:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak