Bi gai
Argazkia lehiaketan bi gai zehaztu dituzte; alde batetik, mendia eta natura kategorian, alpinismoa, eskalada edo mendi paisaiari buruzko argazkiak bilduko dituzte. Beste alde batetik, salaketa atalean ingurumenari egindako erasoen gainekoak.
Guztira zortzi sari banatuko dituzte: kategoria bakoitzeko hiru onenendako 300, 150 eta 100 euroko sariak; 100 euroko erosketa-txartela herriko argazki onenarendako, eta 100 euro alpinismoko argazki onendarendako.