Aloñak bolada ona apurtu du Trintxerperen aurka galduta (3-2)

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko otsailaren 21a

Aloña Mendiko mutilek ezin izan dute eutsi azkeneko bolada ona; atzo, Trintxerperen aurka 3-2 galdu zuten oñatiarrek. Partidu ona jokatu zuten arren, lehenengo hamabost minutuek guztiz baldintzatu zuten partidua.

Atezainaren aurrean kale

Partiduko lehenengo minutuan markagailuan aurre hartzeko aukera paregabea izan zuten oñatiarrek; atezainaren aurrean bakarrik geratu, baina kale egin zuen aurrelariak.
Ondoren, Trintxerperen bi golak etorri ziren; 5. minutuan Aloña 2-0 galtzen zihoan. 2-1 hurbildu zen Aloña, baina, jarraian, hirugarrena jaso zuten. Azkenean 3-2 txukundu zuten markagailua oñatiarrek. Arregi eta Idigoras izan ziren golegileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak