Aloña Mendikoek asmatu egin dute aurten Garagardo jaian egindako aldaketekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko uztailaren 18a

Igeriketa sailekoek hainbat lagun omendu zituzten zapatuan; tartean, Xabier Infante 'Hartza'.

Karpa handiagoa ipini dute aurten, eta igeriketa sailaren 25. urteurrenarekin bat egiteko bi aste bukaera atzera dute Garagardo jaia. "Leku gehiago izan dugu, jendea ibili da, eta igeriketako sailekoen zapatuko bazkaria oso hunkigarria izan zen. 120 lagun elkartu ziren eta urteotan elkartean lan egindako hainbat lagun omendu zituzten, tartean Hartza bera. Den modukoa izanda, bigundu ere egin zen!". Aloñako presidente Anton Intzaren hitzak dira. Oso pozik agertu da garagardo jaiak aurten emandakoarekin, baina jende askoren ahaleginari esker lortutako emaitza dela azpimarratu du. "Babesleak, laguntzaileak... balore seguruak ditugu", esan du. "Horrelako jendearekin zernahi egin daiteke. Eskerrik asko guztiei!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak