Aloña Mendiko argazki lehiaketako lanak ikusgai daude

Maider Arregi 2007ko abe. 14a, 13:42
Astelehenean eman zuten Aloña Mendiko mendi sailak antolatutako 'Mendia eta natura' argazki lehiaketako epaia, eta gaur, abenduak 14, egingo dute sari banaketa kultura etxean, 19:00etan. Erakusketa urtarrilaren 5era bitartean egongo da zabalik


Bi sailetan banatu dute lehiaketa –mendia eta natura bat eta bestea salaketa–, eta, hala, gai bakoitzeko hiru sari banatuko dituzte; horrekin batera, urtarrilaren 5a arte ikusgai egongo den erakusketa zabalduko dute, hori ere kultura etxean; argazki lehiaketan sarituak izan diren lanak ipiniko dituzte.

Bestalde, Aloña Mendiko mendi sailak webgunea zabaldu du, eta bertan jasoko dituzte mendi sailak antolatutako mendi irteerak, argazkiak eta abar. Helbidea honako hau da: www.alona-mendi.com.

Gasherbrum-II espedizioa

Bestetik, Pakistango Gasherbrum-II (8.035) mendia igotzeko asmoz Debagoienetik eta Urolatik  joan zen gazte talde batek bizitakoaren gaineko iku-sentzunezkoa ere antolatu du; kultura etxean, 19:30ean. G-IIko espedizioari buruzko emanaldia da, aurtengo mendi astean bertan behera gelditu zena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak