Aloña Mendiko eski sailak prestatu du eski denboraldiko egitaraua. Bost irteera egingo ditu, asteburukoak lau (Baqueirara hiru eta Formigalera bat) eta astebetekoa bosgarrena (Alpeetara):
- Urtarrilak 12-14, Baqueira-Beret
- Otsailak 3-5, Formigal
- Otsailak 23-25, Baqueira-Beret, Bergarako Pol-Pol elkartekoekin batera
- Martxoak 16-18, Baqueira Beret
- Apirilak 6-13, Alpeak, Deux Alpes
Izen emateak
Informazio guztia Aloña Mendi elkarteko bulegoetan emango dute eski saileko arduradunek astelehen eta martitzen guztietan, 18:00etatik 19:30era bitartean. Plazak mugatuak dira eta izena eman behar da irteera eguna baino 15 egun lehenago, gutxienez.
Forfaitak merkeago
Aloña Mendik akordioa sinatu du Aragoiko eski estazioen federazioarekin eta horregatik, merkeagoak izango dira forfaitak: Candanchu eta Formigalekoak takilan baino sei euro merkeago eta Astunekoa, hiru euro merkeago. Oñatiko Mendizabal kirol dendan eta Arrasateko Sugar arropa dendan eskuratu daitezke forfaitak.