Aloña Liga Autonomikoan egongo da denboraldi berrian

Goiatz Arana Begiristain 2009ko maiatzaren 18a

Ordizian jokatu da Liga Autonomikora igotzeko lauko finala, asteburuan. Aloña Mendik etxeko taldearen kontra jokatu zuen finalerdia, zapatuan. Aurkari gogorra zen, baina oñatiarrek mendean hartu zuten (82-85). Ordizia aurretik joan zen ia beti markagailuan, baina gutxigatik. Hirugarren laurdena izan zen txarrena oñatiarrentzat, baina errebotean hobetuz eta aukera onenak aprobetxatuz, irabaztea lortu zuten.

Atzo jokatu zuten finala, La Salleren kontra. Hirugarren laurdenean izan zuten aurkariarekiko abantailarik handiena (13 puntu), baina falten eraginez pibotetan zituzten arazoetaz baliatuta, aldea murriztuz joan zen La Salle. Azken laurdenean, gauzak itsusi jarri ziren, baina hiruko saskiratzeei esker, Aloña garaile izan zen (87-91). Mikel Biain bikain aritu da bi egunetan eta zaleen babesa izugarria izan da.

Helburuak beteta

Bukatu berri den denboraldian,   Aloñak lortu du Oñatin saskibaloia berpiztea, joko ona egitea eta Liga Autonomikora igotzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak