Alebin mailako futbol taldearendako jokalariak behar ditu Aloña Mendik

Mireia Bikuña 2009ko abuztuaren 27a

1998. urtean jaiotako mutilak irailaren 2an agertu beharko dira Azkoagain futbol zelaian, 17:00etan. Entrenamendua egingo dute 2009/2010 denboraldiko jokalariak aukeratzeko. Jokalari bakoitzak erropak etxetik eroan beharko ditu.

Bestalde, aste bukaeran lagunarteko bi partidu jokatuko dituzte Aloñako bi taldeek.

Alde batetik, Ohorezko Erregional mailako (lehengo Preferente maila) taldeak Berrizen kontra jokatuko du zapatuan 11:30ean. Beste alde batetik, zapatuan baita ere, gazteen Ohorezko Mailako taldeak jokatuko du Antiguokoren aurka. Lehia 17:30ean hasiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak