Aldundiko herritarren partaidetzarako zuzendaria Txantxiku ikastolan eguerdian

Jon Berezibar 2010eko urriaren 27a

Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzarako Bulegoko zuzendaria Txantxiku ikastolan izango da gaur hizlari 12:10ean areto nagusian. Hain zuzen,Aldundiak 'Gipuzkoa Eraikitzen' izeneko ekimen parte-hartzailearen saioetako bat egingo du Oñatin eta Lasa ikastolako 50 ikaslerekin elkartuko da etorkizunera begira Gipuzkoak dituen arazoak eta erronkak partekatzeko. Zuzendariak zuzenean entzungo ditu partaideen ekarpenak eta kritikak eta haien galderak erantzungo ditu. 'Gipuzkoa Eraikitzen' ekimenaren helburu nagusia da Gipuzkoaren errealitatea ezagutzera ematea eta legealdi honen hasieran onartutako 2007-2011 Kudeaketa Planaren exekuzioa eta emaitzak jakinaraztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak