Aldundiak onartu du Zubillagako errepidearen trazatua aldatzea

Maider Arregi 2007ko eka. 20a, 20:40
Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu du Zubillaga auzotik pasatzen den GI-2630 errepidearen trazatua aldatu eta uholdeei aurre egiteko defentsak eraikitzeko hitzarmena sinatzea.

Diputatuen kontseiluak onartu du hitzarmena, eta Bide Azpiegituretarako departamentuak 901.000 euro emango ditu egin beharreko lanetarako.


Bideratze lanek eragiten dioten bide zatia foru titulartasunekoa da, eta zehazki, GI-2630 errepideko 21,200 kilometroko bihurgunean egingo dira lanok. Bihurgune hori aldatu egingo da, baina lanak ez dira horretara mugatuko: Altuna lantegiaren parean dagoen presa bota egingo da, ertzak harri lubeta batekin babestuz; eta errepideak dituen bi zubiak ere bota egingo dira, ondoren bien artean beste bat eraikitzeko.

Euri-jasak daudenean errepidearen zati horretan uholdeekin egon ohi diren arazoei aurre egitea da aldaketa guzti hauen helburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak