Aldundiak 11 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu aurten Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko ots. 15a, 14:13
San Martin egoitzan, errepideetako obretan eta Arantzazuko parketxean inbertituko du dirua, besteak beste. Beste 300.000 euro Bidegik hurrengo ekitaldietan inbertitzeko gorde ditu.

Gipuzkoako Aldundiak 11.192.205 euro inbertituko ditu Oñatin 2007 urtean. Horixe onartu zuten Batzar Nagusiek joan den abenduaren 22an eta horixe jakinarazi dio Aldundiak Lurdes Idoiaga alkateari.

Inbertsioak hainbat alorretan egingo dituzte, adibidez: suhiltzaileen zerbitzuan (307.837 euro); errepideen mantenimendurako obretan (702.000 euro); San Martin egoitzan (200.000 euro); Arantzazuko parketxean (100.000); soziologia juridikoko mintegian (24.000 euro); Zubillagako zubian (900.000 euro) eta Iturrigorriko basoa erosteko (600.000 euro).

Aldundiak sarean jarri ditu udalerri bakoitzean inbertituko dituen diru kopuruak. Hauxe da helbidea: www.gipuzkoa.net/ogasunanet/aurrekontuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak