Aitor Arregiren dokumental bat Donostiako Zinemaldian emango dute

Leire Kortabarria 2007ko abu. 29a, 19:26
Aitor Arregi zuzendari oñatiarrak Jose Mari Goenaga zuzendariarekin batera egindako "Lucio" dokumentala Donostiako Zinemaldian emango dute aurten; hain zuzen, Zabaltegi-Bereziak delako sailean.

Atal horrek dokumentalaren eta telebistako formatuen mugak esploratzen dituzten bederatzi izenburu bilduko ditu: ohiko profil biografikotik, gertaera historikoen berritzera, David Lynch bezalako zinemagile gailenaren egunkari erako erretratua, telesailen eskemaren ikusmolde berri bat edo fikzioarekiko hurbiltzea narrazio-teknika mistoen bitartez.


Lucio delako dokumentalean, Lucio Urtubia anarkista nafarraren bizitza azaltzen da; anarkisten artean bitxia, izan ere, arduradunek dioten moduan, anarkisten artean "planetako banku boteretsuena kinka larrian jarri ahal izan duen bat bakarra dago, traveller check delakoen faltsutze masiboaz eta egun bakar batez ere eraikuntzako igeltsero bere lanean hutsik egin gabe".

Donostiako Zinemaldiaren 55. edizioa irailaren 20aren eta 29aren artean izango da. Informazio gehiago http://www.sansebastianfestival.com/2007/eu3/portada.php webgunean duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak