Aitor Alcaide aretxabaletarra nagusi Xake txapelketan

Maider Arregi 2009ko azaroaren 8a

Oñatiko gaztelekuak antolatuta, 15. Xake txapelketa egin zuten zapatu goizean. 35 parte-hartzailek gogor astindu zuten burmuina. Lehia biziaren ostean, irabazlea Aitor Alcaide aretxabaletarra izan zen. Oñatiko sariei dagokienez, lehena, Diksan Leonard izan zen; eta gazteen mailan, Mikel Egañarendako izan da saria.


Gaztelekuko arduradunen arabera, parte-hartzea gora doa urtetik urtera. Aurten, iaz baino 4 lagun gehiagok esku hartu du. Xake lehiaketa gaztelekuko 'klasiko' bat bilakatu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak