Aita Madinaren omenezko plaka jarriko dute domekan bere jaiotetxean

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko urtarrilaren 23a

Astelehenean 100 urte beteko dira Aita Madina jaio zela. Plaka jarri aurretik, meza egongo da Zubillagako elizan; Oñati abesbatzak abestuko du.

Aita Madina konpositore oñatiarra jaio zela 100 urte beteko dira astelehenean eta urteurren hori ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte domekarako, hilak 28: meza egingo dute Zubillagako elizan, 12:00etan, eta ostean, plaka bat jarriko dute bere jaiotetxean, Txipitxaillen. Arratsaldean, 19:00etan, harpa kontzertua egongo da Santa Anan; Cristina Sanchez Cuetarak joko du harpa.

Gipuzkoara ere zabaldu dute

Oñatin urte guztian zehar ospatuko da Aita Madina jaio zen urteurrena baina baita Oñatitik kanpo ere. Azkoitian, Errenterian eta Donostian egingo dituzten musika ziklo eta emanaldietan ere berak sortutako piezak joko dituzte. Baita Oñatin ere, maiatzean egingo duten musika zikloaren barruan.

Francisco Madina Igartzabalek, Aita Madinak, filosofia, teologia eta musika ikasketak egin zituen Oñatin eta Burgosen. Ia 25 urte egin zituen Argentinan eta AEBn ere egon zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak