Aita Madinaren jaiotetxean plaka ipini zuten

Jon Berezibar 2007ko urt. 29a, 09:56
Zubillagako Txipitxalle baserrian jaio zen, gaur ehun urte, Aita Madina, Oñatiko musikagilerik unibertsalena. Auzoko ermitan omenezko meza egin eta gero, mendeurrena ospatzeko plaka erakutsi zuten atzo ekitaldi jendetsu baten.

Oñati Abesbatzak hartu zuen parte, ohorezko mezan abestuz. Aita Madinaren urtea izango da aurtengoa Oñatin, eta zelan, musikarekin baino hobe, haren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko. Hala, atzo iluntzean, Santa Ana aretoan, kontzertua egin zuten Cristina Sanchez harpa-joleak eta Anouska Antunez piano-joleak haren lau obrarekin: Suite Popular, Cuatro piezas para órgano, Sonata vasca eta Concertino vasco.

Aita Madinaren urtea

Aita Madinaren lan oparoa biziberrituko dute aurten, hain zuzen ere, haren lana eta konposizioen maila gogora ekartzeko. Parrokian izan zen, abenduaren 15ean, lehen hitzordu handia, Donostiako Orfeoia eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin. Hala ere, ez dira Oñatin bakarrik entzungo Oñatiko musikagilearen lanen oihartzunak, Azpeitia, Errenteria eta Donostiako Musika Jardunaldietako egitarauetan leku berezia izango dute-eta sormen handiko Aita Madinaren obrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak