Batez ere, hiru eta sei urte arteko haurrendako zerbitzua izango da, baina 6 eta 11 urte arteko neska-mutikoendako ekintzak antolatuko dira bertatik, herrian dauden beste azpiegitura batzuk erabiliz.
Bi gune ezberdin
Lizaur kaleko 5 zenbakiko beheko solairuan egokituko dute ludoteka. Guztira, 122,65 metro koadro ditu erabilgarri.Lokalak bi gune ezberdin edukiko ditu: alde batetik irakur-gela (35,61 metro koadro) eta beste alde batetik, jolas-lekua (55,59 metro koadro). Ludotekako bi espazio nagusiak ondo bereiztuta egongo dira erabiliko den materialari esker. Era berean, lokalaren barruko orma eta sabai guztiak termikoki eta akustikoki isolatuta egongo dira. Gainera, harrera gunea, komunak eta biltegi txiki bat ere egokituko dira lokalean.
Koloredun kristalak
Kanpoaldetik ludotekak tamaina ezberdineko koloredun kristalak edukiko ditu eta bi ate nagusi. Hortaz, egun lokalak dituen bi ateak mantendu egingo dira. Hala, barruko bi gune nagusiek, irakur-gelak eta jolas-gelak sarrera bana izango dute eta modu autonomoan funtzionatu ahal izango dute. Bestalde, irrisgarritasun arauetara egokitzeko, ate horietako bat kaleko kota berean jarriko da.