AHT-ren aurkako hainbat ekitaldi egingo dituzte aste bukaeran

Mireia Bikuña 2008ko abenduaren 23a

Oñatiko gazte batzarrak egubakoitzean eta zapatuan egingo ditu ekintzak. Egubakoitzean 18:00etan Abiadura Handiko Trenaren gaineko bi bideo eskainiko dituzte San Martineko gaztetxean. 19:45ean AHT-ren gaineko eztabaida egingo dute, eta 21:00etan afaria. Bestalde, zapatuan, 18:00etan kontzertua egingo dute Katamixarra eta Never Surrender taldeek, eta 21:00etan afaria.

Egubakoitzean eta zapatuan egingo dituzte ekintzetan jasotako dirua, Eskoriatzan eta Aramaion AHT-ko lanetara kateatu ziren pertsonen epaiketk eta isunak ordaintzen laguntzera bideratzea erabaki dute gazte batzarrekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak