"Oso aberasgarria izan da"
Antolatzaileak gustura daude Afrikako III. Asteak izan duen arrakastarekin. Astelehenetik egindako ikastaroan, bataz beste, 50 parte-hartzaile ibili dira. "Kualitatiboki eta kuantitatiboki balorazio positiboa egiten dugu. Oso aberasgarria izan da herrialde ezberdinetako adituek parte hartu dute-eta", diote.