Abuztuan ireki duten dendariek balantze positiboa egin dute

Txomin Madina Milikua 2009ko ira. 10a, 20:43
Iaz bezala, aurten ere diru laguntzak eman ditu Oñatiko Udalak abuztuan komertzioa zabalik izan duten merkatariei. Komertzio gehiago egon dira zabalik, eta bezeroak ere, gehiago izan dira.

113 denera denda, taberna, jatetxe eta komertziok hartu dute parte Udalak martxan jarritako ekimenean. Aurten gainera, diru laguntzak jasotzeko baldintzetan aldaketak egon dira. dendariek hiru aukera izan dituzte: abuztu osoan goizez eta arratsaldez irekitzea (625 euro), bi astetan goizez eta arratsaldez irekitzea (350 euro) eta abuztu osoan goizez bakarrik irekitzea (300 euro).

Irma Juaristi Txanda, Oñatiko Dendarien Elkarteko kideak esandakoaren arabera, pozik daude udako kanpainarekin, batetik komertzio gehiago egon direlako zabalik, eta bestetik bezeroak ere, gehiago ibili direlako. Bezeroen igoerari dagokienez,  Juaristik bi arrazoi eman ditu: aurreko urtetik ekimenaren berri izatea, eta krisia dela eta, herrian jende gehiago egotea.

Batez ere herritarrei zerbitzua ematea lortu gura zuen Udalak ekimen honekin. Izandako bezeroen artean kanpotik etorritakoak gutxi izan diren arren, dendak eta tabernak zabalik egoteak herrian giroa sortzen du merkatarien iritziz, eta hori ere onuragarria da turismoarendako.

Udala ere gustora

Oñatiko Udaletik adierazi dute pozik daudela aurten ere ekimenak izandako erantzunarekin, eta gaineratu dute bost lanpostu ere sortu direla, merkatariek ordezkoak eta laguntzaileak hartu dituztelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak