Abuztuan ere, kirol udalekuak Oñatin

Miren Arregi Amasorrain 2008ko abu. 20a, 15:59
Udalerri asko dira uda iritsi eta herriko ume eta gaztetxoentzat kirol aktibitateak antolatzen dituztenak. Kirol udalekuak deiturikoak, ekainean hasi eta uztailera bitartean egiten dira gureko herri gehienetan. Oñatin ordea, abuztuan ere eskaini dute zerbitzu hau.

Hain zuzen ere, abuztuan eskaintzen zituzten sei aktibitatetatik, hala nola Mini tenisa, Badmintona, igeriketa, edota aquagym, bi irten dira aurrera, izan ere, jakina da abuztuan jende gutxi izaten dela herrian. Hala, Oñatiko zubikoa kiroldegian, Tenisa eta igeriketa ematen dihardute oraingo hilabetean ere. Igeriketan, bost eta hamabi urte bitarteko zazpi umek dihardute. Batzuekin, hobekuntza lantzen dute eta beste batzuei berriz, igeriketako estiloak irakasten dizkiete. Dena den, sumatzekoa da, umeei gehien, azken minutuak gustatzen zaizkiela, monitoreak jolas egiteko uzten dien tartea hain justu.

Tenisean bestalde, pozik ikusi ditugu neska mutikoak. Lagunekin jolas egitea gustuko dutela aitortu digute, eta gainera hainbat gauza ikasi dituztela.

Monitoreentzat aldiz, aisialdian ondo pasatzeko modu bat ez ezik, hainbat lanketa egiteko toki aproposa da.

Hilaren bukaerara arte, kirol udalekuez gozatzeko aukera izango dute Oñatiko umeek, eta primeran pasatuko dute gainera. Horren ondoren, badakite guztiek zer etorriko den eta ziur, liburu artean murgildu baino, nahiago luketela orain bezala, urte guztia igaro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak