Bukatu dituzte Zuazola-Larraña Institutuko frontoia eraberritzeko lanak eta bihar, zapatua, inauguratuko dute. Abel Barriola lehen mailako pilotariak egingo du ohorezko sakea eta herriko pilotari gazteek jokatuko dute lehen partidua pilotaleku eraberrituan. Mikel Laskurain eta Oier Lasa aktoreek antzezlana egingo dute.
Ekitaldia
Pilotari eta aktoreekin batera, ekitaldian parte hartuko dute, besteak beste: Kepa Altubek (Zuazola-Larraña Institutuko zuzendaria), Lourdes Idoiagak (Oñatiko alkatea) eta Josu Aboitizek (Lanbide Heziketako zuzendaria). Ekitaldia 11:00etan hasiko da.
Frontoia inauguratu aurretik, Insititutuko soldadura tailerra inauguratuko dute.