8500 pertsona inguruk bisitatu dituzte Arrikrutzko kobak uda honetan

Arritxu Barruso 2007ko abu. 23a, 15:30
Eguraldi txarrak ez ditu Oñatiko Arrikrutzko kobak bisitatu nahi zituztenak uxatu eta bisitari mordoa jaso dute uda honetan. 8500 pertsona inguru gerturatu dira Oñatik mendi artean ezkutatzen duen altxor hori ezagutzera eta abuztua amaitu aurretik 9000ra iristea espero dute.

Bisitari gehienak gipuzkoarrak izan dira. Donostia, Hondarribi eta Zarautz ingurutik jende asko etorri dela azaldu digute bertako arduradunek. Oñatiko jende askok ere abuztuko oporrak aprobetxatu ditu zabaldu berri diren kobak ezagutzeko.

Bizkaia eta Arabatik, ordea, ez da horrenbeste jende gerturatu Arrikrutzera. Bertako arduradunek esan digutenez kobak ireki berri dituztenez oraindik ez dute informazio kanpaina edota propaganda gehiegirik egin  ahal izan bi probintzia hauetan. 

Espainiatik ere jende asko etorri da, bereziki, Kataluinia, Zaragoza eta Madrildik. Egunero batazbeste 5 edo 10 kataluniar inguruk bisitatzen dituzte kubak. Australia, Mexiko, Estatu Batuak, Italia eta Frantziatik ere etorri da jendea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak