Guztira, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako 84 neska-mutiko izango dira jaunartzea hartuko dutenak. Hiru egunetan egingo dute: 41 umek domekan, maiatzaren 3an egingo dute; zortzi neska-mutikok maiatzaren 9an; eta gainerako 35ak maiatzaren 10ean.
Domeketan egingo dituzten elizkizunak 13:00etan hasiko dira, eta umeek 12:30erako parrokiako klaustroan egon beharko dute. Elizkizuna hasiko dute neska-mutikoak elizara sartzen direnean. Eta bukaeran, taldeko argazkia egiteko aukera izango dute.
Bestalde, maiatzaren 9ko taldeak 18:00etan egingo du elizkizuna, parrokian.
Entseguak
Asteon egin dituzte jaunartzeko elizkizuneko entseguak. Astelehenean, domekan jaunartzea egingo duten neska-mutikoak bildu ziren parrokian. Ondoren, guraso guztiek bilera egin zuten katekesiko arduradunekin eta parrokoarekin. Besteak beste, elizkizunetan argazkiak ez egiteko eskatu zuen parrokoak. Atzo, talde aitortza egin zuten gurasoek.
Maiatzaren 10ean jaunartzea egingo dutenek astelehenean egingo dute entsegua, 17:00etan.