Aurtengo aldaketa bi dira. Alde batetik, ospakizunaren ordutegia aurreratu egin dute: orain arte 13:00etan egiten zuten, eta aurten 12:00etan. Beste alde batetik, zapatuan ez du inork jaunartzea hartuko.
Neska-mutikoak elizkizuna hasi aurretik bilduko dira parrokiako klaustroan 11:30ean. Ondoren lehen eserlekuetan jarriko dira elizkizunean parte hartzeko.