"Ez da abiadurazko proba, zonak ahalik eta ondoen igarotzea da helburua, baina zailtasunak izango dituzte horretarako: zuloak, maldak, lokatza...", esan digu Ibon Aranburuzabalak.
Oñatikoak Eskoriatzan
Eskoriatza eta inguruetako zaleak antolatzaile lanetan ibiliko direnez, Oñatiko pilotuak izango dira ibarreko ordezkariak. Horrez gain, kanpotik ere jende asko etorriko da. "Proba ikusgarria izango da, autoak iraultzeko puntuan egoten dira-eta, mugan ibiliko dira".
Hala, zona bakoitzean puntu gehien eskuratu duen pilotuak irabaziko du.