43 taldetako kideak elkartu ziren atzoko mendeurren ospakizunean

Txomin Madina Milikua 2010eko irailaren 12a

Euskal herriko taldeetakoak ez ezik, Haro, Santander edo Logroñotik ere etorri ziren Oñatira.

Urtetan hara eta hona ibili eta lagun onak egin izanaren seinale, beste 43 gau-gurtzaile taldetako ordezkariak izan zituzten lagun Oñatikoek herriko gau-gurtzaileen mendeurrena ospatzeko.

Agustindarren elizan talde ezberdinetako banderei harrera egin ostean, parrokiara abiatu ziren prozesioan eta han burutu zituzten elizkizunak Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainaren presentzian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak