330 pertsonek erabili zuten Lanbus lehen astean

Mireia Bikuña 2009ko martxoaren 9a

Langileendako Lanbus autobusak arrakasta handia izan zuen lehen astean. Martxoaren 2an 314 langile joan ziren lanera autobusez. Gainerako egunetan erabiltzaile asko ibili ziren: bataz beste 330 pertsona ibili ziren autobusean egunero.

Oñatiko alkate Lourdes Idoiaga pozik azaldu da lehen asteko emaitzekin. "Proiektua martxan jartzeko lan gogorra egin dugu guztiok, eta datu horiek egindako lanaren ondorio dira. Dena den, lanean jarraitu behar dugu geroz eta erabiltzaile gehiago izan dezan". Gainera, alkateak eskerrak eman dizkie proiektuan sinistu duten guztiei, besteak beste LKS-ri, Foru Aldundiari eta enpresei.

Lanbus proiektua duela bi urte sortu zuten. herrian zegoen industria-zoru eskasiari eta mugikortasun arazoei  erantzuna emateko asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak