Koloreak nagusi
Ume bakoitzak talde, begirale eta kolore bat izango du. Horixe da hain zuzen ere, aurtengo berrikuntzetako bat. Adin tarte bakoitzak kolore bat izango du: 3-4 urtekoak horia; 4-5 urtekoak berdea; 5-6 urtekoak laranja; 6-7 urtekoak urdina; 7-8 urtekoak gorria; eta 8-9-10 urtekoak beltza. Talde bakoitzak kolore bereko banda, bisera eta bandera erabiliko ditu hil osoan.
Udalekuek izango duten beste berrikuntzetako bat Oñati milakolore delako abestia da. Umeekin batera protagonista izango da. Egubakoitzean aurkeztuko dute kantua plazako pilotalekuan. Gainera, Milakolore lorategia sortuko dute ume guztiek unibertsitate aurrean.