326 ume ibiliko dira udaleku irekietan

Mireia Bikuña 2010ko mai. 14a, 12:00
Uztailaren 1etik 30era egingo dituzten udaleku irekietan 326 neska-mutiko ibiliko dira. Txaloka ludotekak eta udal euskara zerbitzuak egingo dituzten udalekuetan iaz baino 28 ume ibiliko dira (2009an, 298).

Antolatzaileak pozik daude erantzunarekin, eta, batez ere, 8-9 urteko (2001ean jaiotakoak) umeen izenemateen gorakada azpimarratu dute: "2009an 8-9 urteko 19 neska-mutiko ibili ziren udalekuetan, eta aurten 50 izango dira. Igoera oso nabarmena da, eta harrituta gaude".
Bestalde, adinka, 2005an jaiotakoak dira ugarienak; hain zuzen ere, 4 eta 5 urteko 67 ume.
Udaleku irekietako neska-mutikoak 10-11 pertsonako taldetan banatuko dituzte, eta talde bakoitzak begirale bana izango du. Uztailaren 1etik 30era hiru orduko jarduna egingo dute egunero, 10:00etatik 13:00etara.

Formakuntza ikastaroa

Udalekuetako begiraleei dagokienez, 50 aurkeztu ziren antolatzaileek egindako deialdira. Euren curriculumak eta tituluak aztertu ondoren, 33 begirale eta laguntzaile bat aukeratu dituzte. Guztiek, formazio ikastaroa egin beharko dute bi zapatutan; hain zuzen ere, maiatzaren 29an 10:00etatik 13:00etara, eta ekainaren 26an 10:00etatik 12:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak