322 neska-mutiko eta 237 heldu, atzoko ibilaldi neurtuan

Mireia Bikuña 2010eko martxoaren 15a

Guztiek, PR-GI 107 ibilaldiko zortzi kilometroak egin zituzten atzo. 09:00etan hasi zuten irteera herriko plazan, eta leku berean bukatu zuten. Antolatzaileak pozik daude parte-hartzaile kopuruarekin.

Hasiera batean Arantzazun egin behar zuten atzoko ibilaldi neurtua. Baina aurreko astean botatako elurrak plan aldaketa ekarri zuen. Herrian bertan egitea erabaki zuten; hain zuzen ere, Garagaltza auzoan barrena ibili ziren.

Ibilbide aldaketa egon arren, eta hotzari aurre eginez, 550etik gora lagunek parte hartu zuten ibilaldi neurtuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak