300 Arantza, Arantzazuko amaren 'magalean'

Ubane Madera 2010eko maiatzaren 2a

Arantzazuko amak izen bera duten 300 Arantza, Arantxa edo Arantzazu alaba inguruan izan ditu gaur (domeka), Arantzen topagunean. Gazteenak (Arantza Manterola -Donostia - ) 6 urte ditu. Nagusienek, berriz, 84 (Arantxa Gofinondo - Bermeo -, eta Miren Arantxa Kozkorrotza -Lekeitio -). Gainera biek egun berean dute urtebetetze eguna: irailaren 9a. Gero 35 urtetik gorakoak ziren gehienak.

35 urtetik beherako gazte eta ume txikiak faltan igarri dituzte gaur Arantzazun : "Moda da. Gaur egun izen berriagoak, sonoritate handiagodunak aukeratzen ditugu; Miren, Amaia, Nerea… gutxi daude. Orain Naia, Maddi… eta halakoak ditugu gustuko", dio Arantxa Egoskozabal antolatzaileak.

Pozik eta alai

Kontuak kontu, 300 Arantxa elkartu dira goizeko ekitaldietan, eta horietatik 200 geratu dira bazkaltzen. "Eguraldiak lagundu ez duen arren, guztia oso ondo irten da, Arantxak pozik eta alai", gaineratu dute.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak