250 ume gaur abiatu diren udaleku irekietan

Miren Arregi Amasorrain 2008ko uzt. 1a, 21:24

Gaur hasi eta uztaila bukaerara arte, Oñatiko umeek izango dute nola entretenitu. Hain justu, gaur eman zaie hasiera urteroko udaleku irekiei. 28 begiraleren zaintzapean, 3 eta 11 urte bitarteko 250 ume ibiliko dira udalekuetan.

Hilabete osoa dute aurretik Oñatiko udaleku irekietan izena eman duten umeek. Urtero moduan, uztaila primeran pasatuko dute aurten 250 umek. 3 eta 11 urte bitarteko umeak dira guztiak, 28 begiraleren zaintzapean era guztietako jolas eta eskulanak egingo dituztenak. Helburuak dira ondo pasatzea, elkarlana bultzatzea, ikastetxe desberdinetako umeen artean hartu emanak bultzatzea eta aisialdia euskaraz bultzatzea, beste batzuen artean.

Azken urteetan etorkinen kopurua geroz eta handiagoa izanik, udaleku irekietan parte hartzen duten ume etorkinak ere geroz eta gehiago dira.

Umeek era guztietako jolasak, eskulanak zein irteerak egingo dituzte, adinaren arabera, tokatzen zaiena, hori bai. Eguraldi onarekin, ekintza guztiak kanpoan egingo dituzte. Eguraldi txarra egiten duenean berriz, alternatibak bilatu beharko dira, batzuetan arkupeak aprobetxatuz, eta beste batzuetan, eguneko aurreikuspenak aldatuz.

Argi ikusi duguna da, umeek primeran pasatzen dutela udalekuetan. Lagunartean eta era guztietako jolasak egiten. Uda izanik, uretako jolasek dute arrakasta gehiena, eta zikinaren eguna ere asko gustatzen zaie.

Ez da modu txarra udari ongi etorria emateko. Lagunartean eta jai giroan, umeek bikain pasatu ohi dute-eta. Gurasoek oporrak hartzen dituztenean, gehienak kanpora joango dira oporretan, baina uztaileko goizak ez zaizkie, ez, urte batetik bestera ahazten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak