Hurrengo urteari begira mendiko aseguruaren estalduran aldaketaren bat egin, aseguru berria egin edo baja eman gura duten guztiak pasa beharko dira Aloña Mendiren egoitzatik.
Era berean, norbere datuetan aldaketaren bat egin gura duenak mendi sailekoekin egon beharko du egun horietan.
Aseguruak urte hasierarako
Aldaketak orain egin arren, federatu txartelak urte hasieran banatuko dituzte. Bestalde, 2010.eko aseguruaren kuotak azaroko bigarren edo hirugarren astean kobratuko dituzte.