2009ko isunen %15 Bidebarrietan jarri zituzten; guztira, 91 salaketa

Mireia Bikuña 2010ko mar. 2a, 11:10
Portu kalean, Kale Barrian, Santa Marina plazan, Lizaur kalean, Arantzazuko Ama kalean eta Aita Madina kalean jarri zituzten zigor gehienak. Udaltzainek emandako datuen arabera, 2009an 616 isun jarri zituzten herriko kaleetan, 2008an baino 296 gutxiago (orain dela bi urte 912 salaketa jarri zituzten).

Kale gatazkatsuena Bidebarrieta izan zen: han 91 salaketa ipini zituzten. Hain zuzen ere, %15,2. Zerrendako hurrengo kale gatazkatsuenak dira Portu kalea (%10,07), Kale Barria (%5,61), Santa Marina plaza (%5,12), Lizaur kalea (%4,62), Arantzazuko Ama kalea (%4,29), San Lorentzo kalea (%3,63), eta Aita Madina kalea (%3,47). Aldiz, salaketa gutxien jarri dituzten kaleak dira Roke Azkune (isun bat), Ugarkalde auzoa (1), Zumeltzegi (1), Kantonoste (1), Mikel Aozaratza (2) eta Motxon (2).

Arinak, larriak eta oso larriak

Udaltzaingoan eman dizkiguten datuen arabera, iaz jarritako 616 salaketetatik 550 arinak izan ziren, 47 larriak eta sei oso larriak. Bestalde, isunen egoeraren berri eman digute: 361 salaketa ordainduta daude (%58,60); 55 gidarik egindako alegazioak onartu egin dituzte (%8,92); eta gainerakoak, 200 salaketa (%32,46), kobratzeko prozesuan daude.

Salaketa gehien, azaroan

Salaketa kopurua hilabeteka begiratuta, ikus daiteke udako oporren ondorengo hilabeteak izan zirela gatazkatsuenak: azaroan (101 salaketa), urrian (78) eta irailean (74) jarri zituzten isun gehien. Ostera, isun gutxien, abuztuan (7), ekainean (20) eta otsailean (27) jarri zituzten.
2009an honela jarri zituzten isunak, hileka: urtarrilean 41, otsailean 27, martxoan 60, apirilean 36, maiatzean 44, ekainean 20, uztailean 50, abuztuan 7, irailean 74, urrian 78, azaroan 101 eta abenduan 54.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak