Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oñatz Dantza taldeak herritarrei dei berezia egin die 2009ko inauteriak prestatzen hasteko. Horretarako lehen entsegua abenduaren 12an, zapatua, egingo dute Errekaldeko lokalean, 12:00etan. Ondoren, eguaztenero 20:00etan eta zapaturo 12:00etan elkartuko dira. Herritar guztiak gonbidatu gura dituzte.