20 kilo sardina brasan eta hiru kontzertu aurtengo surf festan

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko abu. 29a, 22:24
Surf egitea gustuko duen lagun talde batek Oñatiko hirugarren surf festa egin du San Antonio plazatxoan.

Abuztuko azken zapatuan Surf festa egin dute Oñatin. Sardina jana egin dute lehenengo. "Aurreko bi urteetan 30 kilo prestatzen genituen, baina krisia dela-eta aurten 20 ekarri ditugu", adierazi digu antolatzaile batek. Iluntzeko 19:00ak aldera ekin diote festari Oñatiko San Antonio plazatxoan. Musika ere lagun izan dute sardina janarekin batera. Londres aldetik etorritako Petter musikariak hainbat kantu egin ditu gitarrarekin lagunduta.

Gauean kontzertuak

Surf egitea gustuko duen lagun talde batek antolatzen du urtero Surf festa. Gauak luze joko duela-eta afaria zuten antolatua elkarte batean. 23:00etatik aurrera, berriz, musika. Show Busines eta Potemkin taldeek emanaldia dute egitekoa. Kontzertuak irauten duen bitartean pantaila erraldoi batean surf pelikula emango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak