Debagoieneko I. okela gisatu lehiaketaren bigarren jardunaldia egingo dute zapatuan, Oñatin. Ederto harakinen erosketa taldeak antolatutako txapelketan 15 parte-hartzaile lehiatuko dira. Giokelako eta Euskal Okelako lau harakinek emango dute okela; hain zuzen ere, Antton Egiburuk, Tarsicio okela dendak, Garai harategiak eta Txantxiku harategiak.
Dastatzea
Bukaeran pintxo dastatzea egingo dute plazan. Diru guztia Oñatz dantza taldearendako izango da.
Parte-hartzaileak
> Larrain Gain Elkartea
> Makalena Elkartea
> Gure Txoko Elkartea
> Kurtze Baltz Elkartea
> Aterpe Elkartea
> Aitzalde Elkartea
> Batzokia
> Alkartetxea
> Pago Uso Elkartea
> Olabarrieta Elkartea
> Berezao Elkartea
> Asentzio Elkartea
> Jorge Peralta
> JavierJauregialtzo