66 pertsonak hartu dute parte. Bainujantzia eta uretako txanoa hartu eta Zubikoara arteko bidea osatu dute, igeri egiteko. Gutxienez 25 metro eta gehienera 250 egin zitzaketen, eta 15.000 egin dituzte, denen artean. Modu horretan, bat egin dute burmuin elbarritasuna duten kirolariekin eta nork bere diru ekarpena ere egin du, Aspaceri eta Dordokari dituzten helburuak aurrera ateratzen laguntzeko. Kirol arloan ez ezik, medikuntzarenean ere gastu asko dituztela azaldu digu Aspaceko kide Lukene Igartuak. Nahiz eta zenbat diru batu duten jakin ez, gustura agertu da ekimenak arrakasta izan duela ikusirik, baina adierazi du egunerokoan ikusten diren hainbat detailek pentsarazten diotela gizartea ez dagoela oraindik ere nahikoa sentsibilizatuta.
"Oñatin egiten den lehen igeriketa herri maratoia izan da, baina espero dugu azkena ez izatea" esan digu Xabier Infante Aloña Mendiko entrenatzaileak.