“Ancianidad, derechos humanos y calidad de vida: nuevos desafíos para la autonomía, la igualdad y la no discriminación en la vejez”. Horixe da astelehenen hasiko duten bileraren izenburua. Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Institutuan aurten egingo dituzten 14 mintegietatik lehenenengoa izango da. Gaur egungo gizartean nagusi diren baloreen ondorioz adinekoek pairatzen duten bazterketa aztertuko dute. Edozein mintegitan parte hartu gura duenak, martxoaren 26a baino lehen eman behar du izena telefono zenbaki honetara deituta: 943 71 88 89.
Antolatu dituzten bileren egutegia agendan duzue.