13 artzain berri atera dira aurten Gomiztegitik

Usoa Agirre 2010eko martxoaren 18a

Gaur, eguena, jaso dute artzain direla erakusten duen makila. Eskolaren ikasturte amaierako ekitaldia egin dute Arantzazuko Gandiaga Topagunean.

Ikasturte amaierako ekitaldian, eskolako arduradun eta ikasleez gain, Diputazioko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak egon dira, baita Oñatiko alkatea ere. Guztiek azpimarratu dute Itsasmendikoi Artzain Eskolak lehenengo sektorea sustatzeko eta ingurumena zaintzeko egiten duen lana.
 
13 artzain berriek urriaren 13an hasi zuten kurtsoa eta bost hilabetez jardun dute artzain lanak egiten eta ikasten. Gehienak Euskal Herrikoak dira, baina, Madrileko ikasle bat, Badajozeko bat eta Txiletar bat ere etorri dira Gomiztegira. Ikasleen bataz besteko adina 27 urte dira; emakume bakarra egon da aurten eta guztiek artzain lanetan jarraitzeko asmoa erakutsi dute.  Irakasle zein ikasle pozik azaldu dira kurtsoaren bilakaerarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak